Bilbo Bizkaia Ur Patzuergoak 1.130 familiari URA moztu zien (2014-2015)

UR PUBLIKOA

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak 1.130 familiari ura moztu zien 2014ko urtarriletik 2015eko azarora

Ur Publikoaren Defentsan plataformak egin du salaketa. Bizkaian uraren kudeaketa publikoa eskatzeko sortu dute. Goizean egin dute aurkezpen publikoa, Bilboko Plaza Biribileko iturrian.XX. mende hasierako bainu jantziekin Plaza Biribileko iturrira sartu dira plataformako lau kide

BERRIA – Ibai Maruri Bilbao

Uraren Munduko Eguna aprobetxatu Ur Publikoaren Defentsan plataformak bere burua gizarteari aurkezteko. Bizkaian uraren kudeaketa publikoa eskatzeko sortu dute plataforma. Eta salaketa bat eginez hasi dute lana: Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak 1.838 ur hornidura mozketa egin zituen 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko azaroaren 26ra bitartean. Horietatik 1.130 familiak izan ziren. Ur partzuergoak berak eman dizkio datuak plataformari. 

Ohartarazi dutenez, partzuergoaren %60 pribatizatuta dago: hau da, enpresa publikoa izan arren, eskaintzen dituen zerbitzu asko azpikontratatuta dauden langileen bidez eskaintzen ditu. Uraren kudeaketa “erabat publikoa eta parte hartzailea” izan behar dela aldarrikatu dute, “irabazi asmorik ez duena”. NBE Nazio Batuen Erakundeak erabakitakoa gogoratu dute: ura ordaindu ezin duten familiei eguneko eta pertsonako 60 eta 100 litro artean bermatu behar zaizkie.



Categorías:BIZKAIA, EKONOMIA, EUSKAL HERRIA

Etiquetas:,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: