Usteldutako harana eta aran ustelak (II)

No hay comentarios

igor goierri bizirik

https://zuzeu.eus/euskal-herria/usteldutako-harana-eta-aran-ustelak-ii/

Bi idatzi kaleratu ditu Meltxorrek azken hilabeteetan Gipuzkoa eta ustelkeria ardatz hartuta: La conjura de los necios” eta “Urbaser y la basura de los necios”. Bertan, formak, izenak eta abizenak jartzen dizkio “zaborraren kartelari”: enpresak, alderdiak, komunikabideak eta buffete juridikoak.

  • Buffeteak: Azken hauetatik Cuatre Casasen izena azpimarratzen du Meltxorrek, Joanes Labayen sozioarenarekin lotuta (Ramon Labayenen semea eta Bakartxo Tejeriaren senarra). Buffetea sartuta egon da bai Bidegin eta bai errauskailuaren aferan.
  • Komunikabideak: EAJ-ri babesa, heldulekua eta kobertura ematen dion egunkari estrategikoa ez da Deia, ez Noticias. Badakizu. Badakigu. Diario Vasco da. Hori prentsa idatzian, eta telebistaren izena ere primeran dakizu.
  • Alderdiak: partiduei dagokienez, EAJ da negozioaren bizkarrezurra Gipuzkoan, eta hainbat makulu izan ditzake, historikoki funtzio hori PSE-EEk bete duen arren.
  • Enpresari handien mundu endogamikoa.

Gurtell, Punica, Black eta antzeko kasuetan, hedabideek izen abizenak erabiltzen dituzte, laugarren boterea ezik beste sektore guztietan. EAE-ko kasuetan ez, ETB-n ez. Meltxorrek garbi dio: Gurtelen nahastuta agertzen dira OHL eta PP; Bidegin nahastuta agertzen dira OHL eta EAJ.

Mutiloako zabortegia Ferrovialek dauka. Ferrovial, aldi berean, Bidegi kasuan sartuta dago, atzoko korreo elektroniko horretan ikusi ahal izan zenuten bezala.

Usteldutako harana eta aran ustelak (II)

“Azkenean tunelak gehiago kargatu ditugu, hor baitago aurrekontu gehien, eta unitateak egokiagoak dira. Ikusiko duzu unitate berri batzuk sartu behar izan ditugula, prezio berriak sortuz”. Hartzailea? @Bidegi . 

Gipuzkoar guztion dirua administratzen ari ziren orduan Eneko Goia, Felix Urkola, Borja Jauregi, Luis Mari Apraiz… Denak jeltzaleak. Diru publikoko milioika eurorekin malabarrak eginez, jolasten, hemendik sartu eta handik atera, ohituta daudelako, eta hori delako haien estiloa. Ez enpresari batzuena, ezkutuan eta haien artean. Berriro azpimarratu dezagun: igorlea Ferrovial; hartzailea Bidegi. 

Hau da, 11 milioi euro pasa behar dizkidazu. Esango dizut nik hormigoiarengatik, porlanarengatik, fibrengatik edo zer kristorengatik den. Baina 11 milioi.

Beste afera zoragarri bat gainkostuena da. Batzuetan atzerriko enpresak dira (Ferrovial, Dragados, OHL, ACS…), beste batzuetan labeldunak: Moyua, Altuna y Uria, Murias… Meltxorrek dioenez, Bidegiren kudeaketa osoan 300 milioi euroko gainkostuak izan ziren; bost autopista zatitan 300 milioi. EAJ-k hauteskundeak galdu eta eta Bilduk mailegu harekin egin zuen topo, egun gipuzkoar guztiok ordaintzen jarraitzen duguna, Meltxorrek azpimarratzen duenaren arabera. Hemen duzue gaizpide hori laburtuta:

 

Usteldutako harana eta aran ustelak (II)

Azti! Niri %18,04-ko desfase bat arduratzeko modukoa iruditzen zait; baina %79,95eko gainkostua?! Batazbestekoa %57koa?! BAINA ZER KRISTO DA HORI?

Euskal Herrian jende askok egin zien barre espainiarrei estatu mailako azkeneko hauteskundeetan, PP izan zelako alderdi bozkatuena. Begira diezaiola bakoitzak bereari.

Deja un comentario